viernes, 22 de abril de 2016

5.ASTEA

Bosgarren aste honetan, laburbilduz, hau da egin duguna.
Orain erdiko ardatzean piñoiak, katea, pedalak...jartzea geratzen zaigu.Ondoren proba eginen dugu ea funtzionatzen duen ikusteko. Gero lijatzez bukatu, pintatu eta bukatu izanen dugu.

viernes, 15 de abril de 2016

4. ASTEA

Laugarren aste honetan, gure armiarmaren bigarren zatia bukatu dugu, hau da, lehen armiarmaren alde bat egina genuen hankak ardatzera lotuz, eta aste honetan bertze aldeko hankak ardatzera lotu ditugu.
Orain, erdiko ardatzera doazen piñoiak jartzea geratzen zaigu, hemen pedalekin, silinakin  eta katearekin batera.
Piñoiak jartzean lehendabiziko probak eginen ditugu ikusteko ea untzionatuko duen. 
Esperantza hori dugu.

viernes, 8 de abril de 2016

3. ASTEA

Hirugarren aste honetan,ardatzera doazen pletinak jartzez bukatu dugu, baina orain ardatzean lotzea geratzen zaigu. Alde bateko hankaketako pletinak ardatzera lotu ditugu iada eta piñoietara doan ardatza jartzea gelditzen zaigu bakarrik gure armiarmaren alde bat bukatzeko. Gaur alde bateko ejea montatzez bukatuko dugu erran bezela eta konprobaketa eginen dugu, ea arazorik baduen alde bat ibiltzeko.

Lijatzen jarraitzen dugu, azken eguna bitarte egonen gara lijatzen ordurarte ez baitugu pintatu behar.

Hurrengo astean armiarmaren zentroa hasiko gara diseinatzen (jarlekua, piñoiak, katea, pedalak...), eta bitartean armiarma montatzen jarraituko dugu bertze alde guztia falta zaigu eta, hankak kenduta.


martes, 5 de abril de 2016

Gantt


Orain gure gantt eskema horrela geratu da, hasi garenetik ikusi baitugu modifikazioak egiten ahal zirela denek  batera lan egiteko eta denbora aurrezteko.

2. ASTEA

Bigarren aste honetan, pieza guztiak moztu ditugu eta montatzen hasi gara. Torniloak falta ditugunez ezin ditugu pieza guztiak lotu. Hanketatik ateratzen diren bi pletinei ardatzera doan bertze pletina jarri eta finkatzen hasi gara.
Erdiko ardatzak ere prestatzen hasi gara hankak lotzen joateko.
Bizikleta batetik pedalak eta piñoiak ere lortu ditugu, baina ez dakigu ongi funtzionatuko duen, Irazokiren ustez txikiak baitira.
Eta itxura ona emateko lijatzez bukatzen hari gara.
Hurrengo astean ejera doazten pletinak finkatzez bukatzea espero dugu, eta lijatzez bukatzea ere.
Honekin gure armiarmaren erdia egina izango genuke.