miércoles, 25 de mayo de 2016

Post Scriptum

Ikasleek bukatu ondoren, irakasleari egokitzen zaio dena bildu, argia itzali eta atea ixtea.

Ikusi/ikasitako gauzei azken begiratua emateko, arbelan egin genuen mapatxoa ere jarriko dut, ona bait da biziturikoaren konszientzia ahalik eta zabalena izatea.



Gure Theo Jansen makinak bezala, hankaren bat besteak baina laburragoa izan arren, guttitan gertatzen da horrelako talde batekin lan egitea, eta eskertzea da dagokiona, jarri duten gogo, giro on, lan, eta ilusio guztiagatik. Mila esker, ba.

Izan Ongi / Iñigo


lunes, 23 de mayo de 2016

AGURRA

Espero dugu hurrengo urtean proiektu honekin jarraitzea eta hobekuntzak egitea.
Eskerrikasko eta ongi izan jarraitzaile maiteak.
Agur bero bat!



8.ASTEA ETA BUKAERA

Aste honetan, gure Theo Jansen proiektuarekin bukatu dugu!!
Lurrean jarri genuen eta ikusi genuen pixka bat kostatzen zaiola ibiltzea baina ibili egiten da.

Pintatzeko denborarik ez digu eman, baina funtzionamendua ongi dagoenez konten gaude (Irazoki oraindik gehiago).

Guk gure ikasturtea bukatu dugu,beraz espero dugu gustatu izana egin dugun lana, eskerrikasko guri jarraitzeagatik, eta eskerrikasko irakasleei beraien orduak ez baziguten utziko ezin izango genuelako proiektua bukatu.

Hemen uzten dizuegu gure emaitza:








martes, 17 de mayo de 2016

7.ASTEA

Zazpigarren astean, arazo garrantzitsu bat izan genuen. Armiarma "bukatu" eta gero, airean zegoelarik proba egin genuen eta funtzionatzen zuen. Gero, lurrean jartzea erabaki genuen ikusteko ea denak berdin jarraitzen zuen, baina bere pisuarekin eta hanken ardatz okerrekin, ardatz generala okertu egin zen. Hau ikusita ia ia lurrera erori zen gainean jarrita zegoena.

Beraz, arazo larri hau ikusi eta gero, dena moztu dugu eta berritik hasi gara hankak eta ardatzak zuzen jartzen. Hau da, hanken ardatzak zuzen egin ditugu berriz eta errefortzu batzuk (rodamentuak) jarri dizkiogu. Ardatz generala berriz ere egin behar izan dugu eta honeri ere errefortzuak (rodamentuak) jarri dizkiogu.

Aste hau, gure azken aste da Theo Jansen-en proiektua bukatzeko. Beraz denboraz juxtu ibiliko gara bukatzeko. Amaitzeko, gu jartzeko aulkiaren azpian gurpil bat jarri behar diogu gero armiarma lurrean jartzean pisua kentzeko eta errezago mugitzeko.
Astean zehar joanen gara bideoak eta argaziak igotzen.

PD:Txirrin bat jarri diogu.



martes, 3 de mayo de 2016

6.ASTEA

Seigarren aste honetan, piñoiarekin arazo batzuk izan ditugu ardatzean sartzeko. Pentsatu genuen pixka bat berotuta, dilatatu egingo zela eta horrela dugun ardatzean sartuko zela. Baina... arazo txiki bat eduki genuen. Ardatza sartzen hasi ginenean estuegi geratu zen eta ez zuen ez aurrera ez atzera egiten. Ardatza moztu, piñoia askatu eta ardatz berri bat egin behar izan genuen.

Aste honetan lan horrekin bukatzea espero dugu, gero pedalak katea eta aulkia jarri eta pintatzea geratuko zaigu.

Hemen uzten dizuegu gure arazoaren bideoa eta prozesuaren argazkia.