martes, 3 de mayo de 2016

6.ASTEA

Seigarren aste honetan, piñoiarekin arazo batzuk izan ditugu ardatzean sartzeko. Pentsatu genuen pixka bat berotuta, dilatatu egingo zela eta horrela dugun ardatzean sartuko zela. Baina... arazo txiki bat eduki genuen. Ardatza sartzen hasi ginenean estuegi geratu zen eta ez zuen ez aurrera ez atzera egiten. Ardatza moztu, piñoia askatu eta ardatz berri bat egin behar izan genuen.

Aste honetan lan horrekin bukatzea espero dugu, gero pedalak katea eta aulkia jarri eta pintatzea geratuko zaigu.

Hemen uzten dizuegu gure arazoaren bideoa eta prozesuaren argazkia.





No hay comentarios:

Publicar un comentario