martes, 17 de mayo de 2016

7.ASTEA

Zazpigarren astean, arazo garrantzitsu bat izan genuen. Armiarma "bukatu" eta gero, airean zegoelarik proba egin genuen eta funtzionatzen zuen. Gero, lurrean jartzea erabaki genuen ikusteko ea denak berdin jarraitzen zuen, baina bere pisuarekin eta hanken ardatz okerrekin, ardatz generala okertu egin zen. Hau ikusita ia ia lurrera erori zen gainean jarrita zegoena.

Beraz, arazo larri hau ikusi eta gero, dena moztu dugu eta berritik hasi gara hankak eta ardatzak zuzen jartzen. Hau da, hanken ardatzak zuzen egin ditugu berriz eta errefortzu batzuk (rodamentuak) jarri dizkiogu. Ardatz generala berriz ere egin behar izan dugu eta honeri ere errefortzuak (rodamentuak) jarri dizkiogu.

Aste hau, gure azken aste da Theo Jansen-en proiektua bukatzeko. Beraz denboraz juxtu ibiliko gara bukatzeko. Amaitzeko, gu jartzeko aulkiaren azpian gurpil bat jarri behar diogu gero armiarma lurrean jartzean pisua kentzeko eta errezago mugitzeko.
Astean zehar joanen gara bideoak eta argaziak igotzen.

PD:Txirrin bat jarri diogu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario